948 13 59 57

KONTUAN HARTZEKO PUNTUAK

EGOKITZEALDIA

Zer da egokitzealdia?
Haurrak egoera berrira pasatzeko behar duen denbora, batez ere sentimenduen aldetik. Haurrek denbora behar dute leku, lagun eta hezitzaile berriak ezagutzeko eta gustura sentitzeko.
Denboraldi honetan, haurrek ez ezik, gurasoek eta hezitzaileek ere denbora behar dute egoera berrira egokitzeko. Gurasoei beldurrak eta zalantzak sortzen zaizkie, eta batzuetan mesfidantza. Egoera normalak izaten dira, eta problemarik gabe pasatuko dira.
Haurrek denboraldi honetan jarrera desberdinak izaten ahal dituzte: izugarrizko alaitasuna, egonezina, negarraldi luzeak, erasoak, bere gauzei indarrez eustea (jostailuak, arropa, manta…), hasieran ongi pasatzea eta hortik denbora batera negarrez hastea… Jarrera hauek oso normalak dira, eta haur lotsatiengan beste modu batez ager daitezke: taldetik urruntzea, tristura… botaka hastea, beherakoak, ez jatea, gaizki lo egitea… Baina lasai egon! Adierazgarri arruntak dira, eta onuragarria da norberak sentimenduak azaltzea. Hona hemen aholku batzuk garai hau hobeki eramateko:

  • Arazo txikiren dagoenean, zuen lasaitasuna eta konfiantza izan daiteke laguntzarik hoberena.
  • Haur guztiak desberdinak dira, eta ezin dugu esan eredu jakin bat dagoela. Beraz, edozein momentutan aldatzen ahal da egokitzealdia.
  • Hasi baino lehen komenigarria da eskolaz hitz egitea, inoiz ez modu negatibo batez (han ikasiko duzu ongi portatzen!) .
  • Haur-eskolaren ingurunea eta egoitza ezagutzen badute, hobe!
  • Haurra lasai eta presarik gabe ekarri, baina agurtzeko momentua laburra izan dadila; hori bai, goxoa.
  • Segurtasuna ematen dion zerbait ekarri nahi badu (txupetea, panpina…), ekar dezala; dena dela, garai hori gainditu ahala, hobe da bere gauzak takillan gordetzea.
  • Gorabeherak izan daitezke.
  • Edozein zalantza izanez gero, gurekin hitz egin lasaitasun osoz.

EKARRI BEHARREKOAK

Haur guztiek gauza batzuk ekarri beharko dituzte, eta sarrerako takillan gorde.

Hona hemen ekarri beharrekoen zerrenda:

  • 2 argazki txiki eta beste 2 handi
  • Toallitak
  • Pixoihalak
  • Goitik behera aldatzeko arropa.
  • Ura edateko basoa edo biberoia.
  • Argazkiekin egindako ipuina (haurraren familia, lagunak, toki ezagunak…)

BESTE BATZUK

  • Hilabeteko kuotak hilaren hasieran pasatuko dira bankuko kontuaren bidez, edo, esku-diruetan bestela. Plazaren erreserba izateko, 10 hilabetez egon beharko dute.
  • Haurrak eroso egoteko eta pixoihalak errazago aldatzeko, txandalarekin etortzea komeni da. Mesedez: ez buzorik, petorik, tiranterik edo gerrikorik! Neskek eramaten dituzten kakoak eta gomak oso arriskutsuak dira, ahora sartzen ahal dituztelako. Arropan izena jarri behar da.
  • Moztuak eraman behar dira BETI.