948 13 59 57

Pottoka

Haurrentzako eskola

Zer aurkituko duzue pottoka haur-eskolan?

Hezkuntza

Pottoka haur-eskolak zuen seme-alabei zuzendutako adinaren araberako programazio berezituak eskeintzen ditu. Beraiekin lantzen duguna bost esperientzia arloren inguruan dago antolatuta:

Afektuak eta giza harremanak

Haur eskolak giro iraunkorra, zihurra, goxoa eta dibertigarria eskeintzen du, haurrari beti laguntzeko prest, maitasuna emanez eta beraien beharretara egokituta. Haurren ahalmenetan konfiantza adierazi behar da, arauak eta mugak argi eta garbi utziz.

Gorputza

Arlo honetan bere gorputza sentzatzio iturria,ekintzak, harremanak eta esperientziak bezala aurkituko dute. Beraien buruaren irudia ezagutu , nortzuk eta nolakoak diren onartuko dute. Gorputzaren mugimendua eskuratuz doaz, arrisku egoeraz ohartuz eta hauek ekiditzeko estrategiak erabiliz.

Ingurune sozial eta fisikoa

Hemen, haurren erralitate hurbila zein urrunaren aurkikuntza, ezagutza eta ulermena lantzen da.

Komunikazioa eta hizkuntza

Arlo honek hizkuntzaren garapena lantzen du, hau da, komunikatzeko, errealitatea erakusteko eta norbera eta besteen ekintzak antolatzeko, tresna sinboliko baten erabilpena ikasten dute. Hemen aurre-ahozko baliabideak eta ahozko hizkuntza komunikazioaren oinarriak dira, idatzizko hizkuntzara ere hurbilpen txiki bat planteatuz.

Musika, plastika eta gorputz esperientziak

Arlo honetan kulturari hurpilpena bezala ulertu beharko dugu, hurbilpen hau jolasgarria, esperimentala eta ikertzailea izanen da eta haurrak motibatuko ditu, mundua behatzeko, sentitzeko, ezagutzeko eta ekiteko.

Euskara

Gure jarduna euskara hutsean egiten dugu. “Murgiltze linguistikoa” deritzan metodoa da hemen erabiltzen duguna. Haurrak sartzen direnetik, euskaraz hitz egiten diegu; baina, haurrak erdaldunak badira ere, ez dute inolako arazorik guri ulertzeko, mintzamena erabiltzearekin batera bestelako elementu paralinguistiko batzuk ere erabiltzen baititugu: keinuak, gorputz adierazpena, eta abar.
Además en esta edad pueden aprender más de un idioma con toda naturalidad porque tienen una gran capacidad de asimilación. Son esponjas que absorben todo lo que pueden.

Elikadura

Hiru otordu ematen ditugu egunean:

  1. Hamarretakoa. Fruta, ogitartekoa edo gailetak.
  2. Bazkaria, hamabietan. “Jangarriak” enpresak ekartzen digu bazkaria, hau da, Nafarroako catering enpresa ezagunenetako batek. Gure ustez, kalitatea emateaz gainera, menu egokiak izaten dira, elikagai mota guztiak hartzen dituztenak kontuan. Behar izanez gero, dieta bereziak ere ekartzen ahal dituzte (idorgarriak, zeliakoentzako menuak…).
  3. Merienda, lauretan. Egunero zerbait desberdina ematen dugu: fruta, ogitartekoa (gazta, mortadela, urdaiazpiko egokia), eta jogurtak.

Atsedena

Haurrek lo egiteko bi espazio dituzte adinaren arabera. Bularreko umeen logelan sehasketan egiten dute lo; eta ibiltarien logelan, berriz, koltxonetetan. Lasaitasuna izateko eta lo egiteko mementoa dela jakin dezaten, musika lasaia jartzen diegu, eta hezitzaile bat egoten da beti haiekin.

Espazioa

Pottoka haur-eskolak espazio zabalak, ongi hornituak eta egokiak ditu garatzen dugun heziketa ongi garatzeko. Gutxieneko tenperatura 21 gradukoa da. Hori dela eta, ez da komeni umea arropa askorekin ekartzea. Bestaldetik ere, segurtasun neurriak espazio osoan daude ziurtatuta (ateetako zirrikituak, entxufeak, eskulekuak, kristalak, ertzik gabeko jostailuak eta altzariak…). Kalera ateratzeko erabiltzen dugun plaza arrisku gabekoa da, autoetatik urrun, eta ez dugu arazorik haurrak ongi ikusteko.

Osasuna

Haurrak ez dira eskolara etorriko gaixotasun infekto-kutsakorrik baldin badute.
Pottoka haur-eskolak pediatra bat du kontratatua, edozein larrialdi edo kontsulta egiteko. Gure pediatra eskolara hilabetean behin etortzen da, eta honetaz arduratzen da:

  • Gaixotasun kutsakorren prebentzioaz
  • Osasun heziketaz, fitxa medikoez eta elikaduraren kontrolaz
  • Eskolako higieneaz, osasun neurriez eta segurtasunekoez.
  • Botikinaz.
  • Izurriteen kontrolaz.

Gurasoekiko harremanak

Gurasoekin egunero komentatzen dugu nola joan den eguna. Horretaz gainera, dena dela, gurasoek bilera pertsonalak eska ditzakete, haurraren hezitzailearekin mintzatzeko.
Bestaldetik, hiru bilera egiten dira urtean zehar: lehenbiziko biak taldekoak, eta kurtso bukaerakoa pertsonala. Horretaz gain, beste gauza asko egiten dira: hitzaldiak, ikastaroak, Olentzeroren festa, ateraldiak…

Hezitzaileak

Pottoka haur-eskolako hezitzaileok beharrezko titulazioa dugu haur hezkuntza euskalduna aurrera eramateko. Gainera, joera didaktiko berriez jabetzeko eta haietan sakontzeko eginahala egiten dugu.